Hezkuntza
Hezkuntza
Hezkuntzak hiritar hobeak egiten gaitu. Gure buruari zein tresna ematen dizkiogun, tresnoi esker jabetuko gara inguruan dugunaz eta izango gara gai errealitate berriak sortzeko eta etorkizunean izan ditzakegun erronkei egoki erantzuteko. Hezkuntza lanabesez eta tresnez beteriko lantegia da. Barrura sartu eta gero bakoitzak bereak hartuko ditu. Askatasunez. Ausardiak, premiek edota jakingurak zirikaturik, hori bai. Ez baitago norberaren baitan gorderik diren gaitasunei bide emateko modu hoberik.
“Ideien lantegia”. Lantegian langai ditugu bertara datozen asmo guztiak, asmo bakoitza egitasmo bilakarazten dugu eta egitasmoz egitasmo langai berrien bila segitzeko gogoa suspertzen zaigu.
Gure lantegia hezkuntzaren eremuko pasaia berriak sortu eta elkarrekin lantzeko leku zabala da. Pertsonen talentua da gure lanabes nagusia, eta guztion artean osatzen dugun horixe da lantegiari bizia ematen dion motorea.
Sareak sortzea da lantegiaren zeregin nagusia, hots, esperientziak eta ezagutzak elkarri helarazteko transmisio hariak behar bezala jostea.
Sortzen eta eraikitzen jarraitzeko lekua.
Pertsonen desirei hegalak josteko lekua, sormenez hegan egiten ikastekoa. Horretarako bideak bilatu gura ditugu, eskarmentutik eta ekintzetatik ikasiz.
Beste edozein lantegi bezala, abangoardien leku eta matxinadaren esparrua ere bada.
PROIEKTUAK
PROIEKTU HISTORIKOAK
Zinema astea
Ikus-entzunezkoen bidezko Komunikazio Programa.
Gure garaiotan komunikazioak, bere zentzurik zabalenean, eta horren baitan informazio teknologia berrienek eta bereziki ikus-entzunezkoek duten garrantzia gogoan, “Zinema astea bbk-rekin” egitasmoak tresna erabilgarri eta aberasgarria eskaini nahi dio hezkuntza komunitateari.
“Zinema astea bbk-rekin” egitasmoaren helburua ez dugu huts-hutsik komunikazioaren arloan eraginkortasuna erdiestera mugatu nahi. Berez ederra den helburu hori baino harago joan nahirik, sormena ez ezik ekoizpenerako baliabideak ere eskatzen dituen komunikabide horrekin saiakerak eta esperimentuak egiteko aukera eskaini nahi diegu ikasleei, inguru gertuko errealitatean badiren ikus-entzunezkoei buruzko interpretazioa egiteko gai izan daitezen.
Egitasmoa hau bbk-ren Gizarte Lanaren arlorako sortua eta kudeatua da.
Tratu ona berri ona
Egitasmo honen helburua berdintasunari hezkuntza-irizpide iriztea eta horrelaxe hartzeko jarrera sustatzea da, eta horrekin aldi berean berdintasun eza sustatzen dituzten ereduak erabat zokoratuko direla bermatu nahi du. Berdintasunari buruzko heziketaren ereduan sartzen ditugu generoei dagozkien estereotipoak desagerrarazteko balioak, estrategiak eta tresnak, batetik, eta hezkuntzaren eremuan nesken zein emakumeen aurkako bortxakeriari buruzko prebentzioa, bestetik.
Horrez gainera “Tratu ona, berri ona” egitasmoan parte hartzen dutenek badituzten beste alderdi erakargarrik ere.
• Astebeteko egonaldi, ikastetxetik kanpo. Ikastetxea ez den beste leku bat, atsegina, baliabide berriez hornitua, elkarbizitzarako atsegina eta hezkuntzaren aldetik elkarreragina bermatzen duena.
• Funtseko oinarri jolasa eta jokoa dituen metodologia, tresna erakargarriez osotua (teknologia berriak, kirol jarduerak, aisialdia eta komunikazioa, besteak.
• Egitarau zehatza eta ekintzetan oinarritua, zeharkako hezkuntzara begira sortua.
Egitasmoa hau bbk-ren Gizarte Lanaren arlorako sortu eta kudeatua zen.
Ekiten ikasi
Bada, Ekiten Ikasi, funtsean, gazteei beren proiektuei nondik nora heldu eta ekin ikasten lagundu gura duen egitasmoa da. Egitasmoaren bidez bilatzen duguna hezkuntza guneetan kultura aldaketak gauzatzea da. Hain zuzen ere, lanbidea ikasten dihardutenek ikasketen ostean lan merkatuan sartzeko menderatu behar izango dituzten gizarte-gaitasunak eta ezagutzak bereganatzen lagunduz.
Ekimenean parte hartzen dutenei ideiaren bilatzea eta gero hori balizko negozio modura garatzea proposatzen da, bai eta osagarriak diren beste jarduera batzuetan parte hartzea ere.
Lan Ekintza eta Gazte Lanbidean erakundeentzako sortu, kudeatu eta ebaluaturiko egitasmoa.
Kontzertu didaktikoak
Badira hogeitik gora urte gure hiriarekiko elkar eraginean diharduguna. Bilbok gizartearen eta kulturaren arloak uztartuz bizi duen eraldaketa prozesuan parte hartu dugu, gure ahalegintxoa eginez. Egindakoez gogoetan, gazteenentzako ere zerbait egin behar genuela erabaki genuen. Eta uzta emankorraren gakoa ereintzan datzalako, horrelaxe otu zitzaigun kulturaren ateak gazte-gaztetxoei zabaltzen ahalegintzea. Musikarekin hasita, hain zuzen. Horren zale bihurtuko badira lehenik eta behin zertan den ulertu beharko dutelakoan.
Horrela bada, hogei urte baino gehiago dira bbk-rentzat Kontzertu Didaktikoak antolatzen dituguna, BOSren eskutik. Egitasmo harmoniatsua, egun ere bizi-bizirik dirauena, musikaren laztanez hain gazterik gozatzen ikasten dutenek betiko maite izango duten ziurtasunaz. BBK Fundazioari kudeaturiko egitasmoa.
Musika udalekuak
Udako Musika Kanpus honen asmo nagusia bertara doazen neska-mutilak praktika musikalaren funtsezko alderdiak lantzea da eta aldi berean, musika egiteko arteaz gozatzea.
Neska.mutilak 50 ordu izango dituzte sorkuntza eta praktika musikalari ekiteko. Honetarako, ahotsa, gorputza eta instrumentuak erabiliz.
Kanpusak gazteei euren buruak ezagutzeko aukera emango die, eta haien kabuz ikertuz, trebetasun eta gaitasun berriak antzemateko aukera ere, hauek, musikaren zerbitzura jarriz eta lanaren emaitza bukaeran aurkeztuz.
Arteei buruzko haur begiratokia
Gure “Haurren Arte Behatokia”k umeak museora hurbiltzeko lan zailean lagundu du. Ez da erraza ikuspegi hori lortzea, fantasia, istorioak edo jakintzari dedikatzen diogun denbora eta espazioa beste komunikabide batzuek eztabaidatzen dutenean, esaterako, bideojokoak, internet, zinema edo telebista.
Artea “bizi” dezaten nahi genuen, ez ikasgelako gai gisa, baizik eta esperientzia aberasgarria, parte-hartzailea eta ludikoa bezala.
Programa honek Arte Garaikidearen mundu konplexua eta zoragarria interpretatu eta gozatzeko gaitasuna garatu nahi zuen.
BBK Kanpo Harremanetarako prestatutako proiektua.