Aisia eta denbora librea
Aisialdia, giza abentura eta inguruko mundua esploratu zein aberasteko tresna gisa ikusten dugu.
Denbora librea sormenez erabiltzen dugunean, gaitasunak garatuz, pertsonen oreka bultzatuz eta gure esperientzia aberastuz, gure bizitza betetzen ari gara, aldiberean, honi edukia ematen diogularik. Aisialdia pertsona aberasteko tresna den heinean, hazkunde pertsonalerako erabiltzen dugun denbora librea bihurtuko da.
Aisialdirako Hezkuntza ez da gai bat bezala ulertu behar, ezta zeharkako ardatz gisa ere, baizik eta irudimena eta sormena sustatzen duten baita jendeari gauzak ikastera eta aukera berriak erdiestera bultzatzen duten motibazio eta jarraibide moduan.
PROIEKTUAK
Aisialdiko eta kiroletako jarduerak udaleko barruti zentroetan
PROIEKTU HISTORIKOAK
Animazio soziokulturaleko programa
Animazio soziokulturaleko programa eta santutxu erretiratuen elkartea laguntzea
Gure animazio soziokulturaleko programaren helburua da pertsona nagusien bizitza komunitarioa eta soziala dinamizatzea, zentroaren parte-hartzea, baita kooperazioa sustatzea, euren kultura-interesak asetzen eta euren artean zein beste kolektiboekin harremanetan jar daitezen saiatzea ere. Ekimen honen asmoa da egitarau aktiboa, anitza eta dinamikoa laguntzea, orokorrean, pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta dagoena.
BBK udalekuak
Aisialdirako lekuak eta hezkuntzaren sarea aberasteko biltokiak, horixe dira udalekuak. Lurraldea eta hizkuntza bat egiten direneko gune emankorrak, kirolaren, jolasen eta jokoen, eguneroko bizitzako jardueren bidez neska-mutilen garapen oso eta orekatuaren bila beste urrats bat egiteko aukera eskaintzen dute udalekuek. Lekuotan elkarrenganako errespetua, elkartasuna eta partehartzea ditugu jarraibide, eta gaztetxoek ere balio horiexek bere egin ditzaten bilatzen dugu. bbk-ren Gizarte Ekintzarentzat kudeatua.
Gabonetako haur parkea
Aisiarako eta kulturaren garapenerako gunea, kirola, jokoa, ingurugiroarekiko ardura, osasunaren zaintza eta elikadura lantzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Gure herrialdeari lotua, gure hizkuntza lantzeko gunea ere bada. Helburua neska-mutilen garapen osoa sustatu gura dugun, elkarrenganako errespetua, elkartasuna eta partehartzea suspertuz. Aisialdirako begiraleen kalitatea zaintzen dugu. Tituludunak izateaz gain motibazio handiz eta gogotsu lan egiten dute, horixe delako zerbitzuaren kalitatearen berme nagusia. bbk-rentzat kudeaturiko egitasmoa.
Nagusi
Nagusi: Nagusientzako aisialdi, zerbitzu eta jardueren azoka
Hezkuntza, informazioa eta aisialdia, hirurak batera. Izenak dioen legez, Nagusi, Adinekoentzako Aisialdi, Zerbitzu eta Jardueren Aretoa dugu. Aurten ere Nagusi dugu bizi-kalitatea hobetzearren hezkuntza, informazioa eta aisialdia bilatzen dutenen topa-gunea. Hirugarren adina oraintxe bizi izaten ari diren nagusiek ez ezik eurokin lan egiten duten etxekoek, zaintzaileek eta profesionalek ere hitzordua dute, Aretoan guztiek dute eta zer ikusi eta ikasi. Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzaren agindupean kudeaturiko egitasmoa.
www.nagusi.com
Bilboko jubilatu elkarteen gida interaktiboa
Bilboko adinekoen elkartze-mugimenduari buruzko gidaliburua. Elkarteek dituzten lekuen ezaugarriak, bazkide kopuruak, ordaintzen diren kuotak, eskaintzen dituzten zerbitzuak, egiten dituzten jarduerak eta erabiltzen diren finantzazio bideak eta beste hainbat informazio guztien eskura ipintzeko. Bilboko Udalaren Hiritarrekiko Harremanak Sailarentzat sortu eta kudeaturiko egitasmoa.
Emankortech
Birgaitze-sistema berritzailea, fisioterapia saioetan burututako jarduera fisikoak bideo-jokoen ingurura moldatzen dituena. Jokoa, zeinean protagonista gisa hartzen duten parte. Pertsona nagusiek euren gaitasun fisikoa, osasuna eta eguneroko jardueretan independentzia, parte diren jokoaren bidez, hobetzeko jokoa da FRED. Horrela, hauskortasun-arriskua murriztea edo, hauskortasuna egotekotan, horren maila murriztea lortuko dugu. Exergamen bidez, bideo-jokoa eta jarduera fisikoa batzen dituen kontzeptuaren bidez, hauskortasuna saihesteko soluzioa. emankor.techek garatutako birgaitze-sistema berria mendekotasuna saihesteko eta zahartzeari lotutako gaitasun funtzionalaren galera atzeratzeko, hitz batez, urteei bizitza luzeagoa emateko eta horrela, aukera izateko bizitza independentea ahalik eta luzeen mantentzeko.
Adikoentzako jarduerak BBK zentroetan
Hezithazia atalean adineko pertsonen klub ugari koordinatzeaz eta suspertzeaz arduratzen gara. Klubok biltoki dira, lehenik eta behin. Gure zeregina horietan askotariko jarduerak eskaintzea da. Jarduerok klubetako kideen gorputz osasunari eta adimenari laguntzeko sortuak dira. Horien bidez kideen gizarte-harremanak sendotzen eta, oro har, denboraren erabilera egokia egiten lagundu nahi diegu. bbk-rentzat kudeatutako egitasmoa.