• emankor@emankorsarea.org
  • 94 473 08 45

Etorkizunean benetako enplegu aukerak sortzeko helburuarekin, prestakuntzarako prosezuak errazten ditugu.

Trebakuntza profesionala bilatzen dugu, funtsezko balioak landuz, hala nola, erantzukizuna, konpromisoa, talde-lana, kritika eta autokritika. Honela, ikasleak beharrezko giza eta lan gaitasunez hornituko ditugu, beren lan profesionalaren garapen optimoa lortzeko asmoz.

PROIEKTUAK

PROIEKTU HISTORIKOAK

Lanbideko prestakuntza ekintzak Gernikan

Lanbideko prestakuntza ekintzak Gernikan (Ahopeka)

AHOPEKA Busturialdeko Eskualdeko Prestakuntza gunea da eta inguruko beharizanak eta lan aukerak aztertuz kalitatearen erreferentea izatea du helburu.
Abenduan hasi ginen Lanbideren 2 ekintza prestakuntzarekin: “Sukaldea” (403 ordu) eta“ Turismo sustapena eta bisitariei buruzko informazioa ”(558 ordu). Prestakuntza teorikoaz gain, ikasleak arlo bakoitzeko lana errealitatera gerturatuko dituen praktikak garatuko ditugu.

Lanbideko prestakuntza ekintzak Zornotzan

Lanbideko prestakuntza ekintzak Zornotzan (Beharlan)

Azken hiru urteotan Zornotzako Hezkuntza Zentrua kudeatu diogu Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Zerbitzuari. Gure irizpide nagusia gazteei lanaren mundurako sarbidea zabaltzea da, bai, baina teknikaren alorreko gaitasunak ez ezik balioak ere landuz, balioon artean izanik lanean erantzunkizunez jardutea, konpromezuz eta taldean lan eginez eta kritikoak izaten jakinez. Zornotzako Zentroan, hain zuzen ere, hiru lan arlotako eskakizunak lantzen ditugu:
• Lorezaintza eta Baratzezaintza
• Elektrizatea
• Igeltserotza
Zentroan Bizkaira beste etorkizun baten bila datozen gazteen itxaropen eta asmoetako batzuk behintzat bete daitezen lan egiten dugu. Horretarako, etorkizun hobe bat lantzeko eta besteen aldean gutxietsiak eta baztertuak izan ez daitezen ere, hezkuntzarena ezinbestez urratu behar den bidea da.
Lanbide (Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua) erakundearentat taxutua, kudeatua eta ebaluatua.

Adinekoen elkarteen zuzendaritza batzordeei zuzenduriko hezkuntza egitasmoa

Adinekoen elkarteen zuzendaritza batzordeei zuzenduriko hezkuntza egitasmoa

Adinekoak elkarrekin bilduz eta komunikatuz beren elkarteetako eguneroko zereginetan lagungarri gerta dakizkiekeen tresna eraginkorrak eskaini nahi dizkiegu pertsona horiei. Horrela, hots, antolakuntza eta kudeaketaren aldetik garatu ahal duten eredua taxutzen lagunduz, elkarteek beren baliabideak hobetu eta autonomia maila handiagoa erdietsikoa baitute.
Urteotan jorratu ditugun gaia askotarikoak izan dira. Hala nola, proiektuak programatu, planifikatu eta ebaluatzea, Boluntariotza, Adinekoen Udal Kontseilua, Barne eta Kanpo Komunikazioa, Finantzazioa, Mendekotasunari buruzko Legea, Diru-laguntzak, Gizarte jardueretan partehartzearen sustapena eta Zahartze aktiboa.
Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarentzat sortua eta kudeatua.

Lanerako bideak

Lanerako bideak (Programa Urban-Europa)

Lanerako Bideak proiektuak erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzea du helburu, eta bereziki enpleguan sartzeko zailtasun handiagoak aurkeztu dituztenentzat. Enpresen eta langileen arteko lan bitartekaritzan ahalik eta modurik eraginkorrenean negozio ehuna suspertzea eta pertsonen enplegua bilatzeko prozesua bultzatzea eta babestea da lehentasuna.
La Vieja-Zabala eta San Frantziskon kudeatutako proiektua.