• emankor@emankorsarea.org
  • 94 473 08 45

Emankorren, gure izenari fidel, komunitatearen garapenari ematen dionaren aldetik ulertzen eta lantzen dugu kultura. Komunitate orok, bere buruaren eraikuntza bidean nor den eta nora iritsi nahi duen jakin behar baitu, ezinbestez, komunitate legez sendotuko bada. Hori horrela, komunitate gisa aberasten gaituzten baliabideak, eskumenak eta balioak hiritar guztien esku jartzea izan da, sortu ginenez geroztik, gure ahalegin nagusia; hots, gurean emankor jardutea besteentzat emankorrak izateko.

Gure berme nagusia, geurea dugun herrialdearekin elkarreraginean hogeita hamar urtean gizarte eta kultura arloetan batera egin dugun bidea da. Hogeita hamarretik gora urte berrikuntzaren zurrunbiloan lanean, baliabideak sortzeko gaitasunak ekinkor garatuz, aniztasunaren biltokia den aldetik hartuz eta emanez kultura, talentuan sinistuz, elkarbizitzari leku eginez.

PROIEKTUAK

PROIEKTU HISTORIKOAK

Euskadi Suena en Madrid

Euskadi Suena en Madrid

“Euskadi Suena…en Madrid” Emankor Sarea Elkarteak bultzatutako ekimena da, gure mugetatik kanpo euskal sortzaile eta musika-eszenari ikuspena emateko asmoz.
Etxepare Euskal Institutua eta Madrilgo La Noche en Vivo elkartearen kolaborazioarekin eta Kutxabank-en babesarekin.

Musiketxeak

Musiketxeak

Musiketxeak 2011 urtean jaio zen 4 eragile kulturalen bat egitearen ondorioz: Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea.

Gazterarte

Gazte Txartelaren 25. Urteurrena

Txartel gazte honen 25. urteurrena dela eta jaialdiaren diseinua, promozioa eta ekoizpena. 2012ko azaroaren 17an Bilboko Karola Espazioan izaera gazte, urbano eta abangoardistako jardueraz betetako programa.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailerako prestatutako proiektua.

Bilborock

Bilborock udal espazioaren kudeaketa

Gazteen kultura, sorkuntza, adierazpen eta dibulgazio artistikoa sustatzeko ahaleginean inplikatuta, Bilboko Udaleko Gazteria Arloko Bilborock espazioa landu eta ko-kudeatu dugu 8 urtez.

Gida didaktikoa Bilbao-Shanghai Expo

Gida didaktikoa Bilbao-Shanghai Expo Alhondiga

Expo Shanghai hiria 2010-ean aurkeztu zenean, erakusketaren bisita gidatuak egin genituen eta bere aurkezpena Azkuna Zentroan. BilbaoNext-Bilboko Udalarentzako kudeatutako proiektua.

MIUF

MIUF: Madrid Urban & Vanguard Expressions

Madrilgo bezeroei zuzendutako hiriko eta abangoardiako adierazpeneko korronte desberdinetan oinarritutako eskaintza kulturala biltzen duen bbk-rako garatutako programa.

JET LAG BIO

JET LAG BIO

JetLag Bio egitasmo berritzailea da, hiri-espazioak erakustoki eta esperimentazio-gune legez erabili nahi dituzten munduko hainbat hiritako pertsona gazteen eta gazte-taldeen adierazpideak eta ekimenak sustatzeko asmoz sortua. JetLag Bio burutzeko JetLag Fest jaia antolatu ohi da. Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirola Sailaren eskutik kudeaturiko egitasmoa.

Anima Basauri

Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdia “Anima Basauri”

Bi edizioetako promotoreak.