• emankor@emankorsarea.org
  • +34 944 14 42 22 / +34 94 473 08 45

Nor bere ametsak bizi duelako norberaren ametsak bizi.

Gure jendartean jende guztiek leku izan dezaten lan egiten dugu. Inor ez dadin aterperik gabe bizi, lanaren zein kulturaren aldetik babesgabeenak direnentzako bideak bilatzen ditugu. Gizartera eskubide guztiekin sartzeko aukera izan dezaten. Badira hamar urte lanean hasi ginela, etxe handi eta bakarra omen den mundu globalizatu honetan denontzat leku egitearren. “Arazoa edo arazoaren jatorria non, gu han”, horra gure leloa. Ez gara bakarrak. Beste mundu bat posible dela uste dugunok etxe handiaren barruan etxetxoak eraiki nahi ditugu. Kantuan. Bruce Springsteenek ek eman zigun hura beti gogoan.

“You may say I’m a dreamer but I’m not the Only one”

Ameslaria naizela esan dezakezu; Ez naiz Bakarra, ostera.

Krisi garaian bizi garelarik, orain inoiz baino sinistuagoa gaude: Nor bere ametsak bizi duelako norberaren ametsak bizi behar dira.

PROIEKTUAK

PROIEKTU HISTORIKOAK

Jantoki soziala

Jantoki soziala

Otxarkoaga auzoko adineko talde baten bakardadearen eta elikadura txarraren egoera arintzen laguntzeko, bbk eta auzoko eta udalerriko gainerako baliabideekin, jantoki soziala jarri genuen martxan.

Bilbao, adeitsu adikonekoekin

Bilbao, adeitsu adikonekoekin

Egitasmo hau Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) delakoak abiarazia da, 2005ean Rio Janerio hirian bildu zen Gerentologia eta Geriatriari buruzko XII. Mundu Biltzarrak hartu zituen erabakien harira.
Ekimen honen asmo nagusia mundu zabaleko udal ahalik eta gehien egitasmoarekin bat egitea lortzea da, bat egiten duten guztiek adinekoen ongizatearen alde egin dezaten.
Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarentzat sortu eta kudeaturiko egitasmoa.

Bilboko jaurnaldi interkulturalak

Bilboko jaurnaldi interkulturalak

Jardunaldion helburua gizarte-lan arloetako profesionalak, orientatzaileak eta bitartekaritzako langileak elkarrekin biltzea da, etorkinen problematikez eta horietan eragiten dituzten aldagarriak, hala nola jatorrizko kultura eta herrialdea, guztien artean aztertzeko eta hobeto ulertzeko..
Etorkinen fenomenoa kezka handi bilakatu zaie tokian tokiko beste hiritarrei, ez baitute haren nondik norakoa behar bezala ulertzen. Agian fenomoaren beraren hazte eta hedatze bizkorragatik da hori horrela baina, edonola izanik ere, ez dago begiak itxi et ez ikusiararen egitea, hortxe dagoen fenomoneoa da eta. Beraz, guztiok gaude horren kontzientzia hartzera deituak, gaur bertan ez bada ere bihar edo etzi fenomeno horrek ekarriko dituen ondorioen eta erronkei ez baitaukagu ihes egiterik.
Lan Ekintzarentzat sortua eta kudeatuta.

Anidando en Bilbao

Anidando en Bilbao

Anidando en Bilbao bilduman lau liburu ditugu; A VISTA DE PÁJARO, inmigrazioari buruzko lehen-lehen begirada bat. AVES MIGRATORIAS, emigraziora jotzen duten hiru multzoen errealitateaz. El NIDO, Emigrazioa Bilbon. KANTUAN DATOZEN HEGAZTIAK HITZ EGITEN DUTEN AHOTSAK
Lan Ekintzareantzat sortua eta kudeatua.