Zerbitzuak

Kultura eta lurraldea

kultura-eta-lurraldea

Emankorren, gure izenari fidel, komunitatearen garapenari ematen dionaren aldetik ulertzen eta lantzen dugu kultura. Komunitate orok, bere buruaren eraikuntza bidean nor den eta nora iritsi nahi duen jakin behar baitu, ezinbestez, komunitate legez sendotuko bada. Hori horrela, komunitate gisa aberasten gaituzten baliabideak, eskumenak eta balioak hiritar guztien esku jartzea izan da, sortu ginenez geroztik, gure ahalegin nagusia; hots, gurean emankor jardutea besteentzat emankorrak izateko.

Gure berme nagusia, geurea dugun herrialdearekin elkarreraginean hogei urtean gizarte eta kultura arloetan batera egin dugun bidea da. Hogeitik gora urte berrikuntzaren zurrunbiloan lanean, baliabideak sortzeko gaitasunak ekinkor garatuz, aniztasunaren biltokia den aldetik hartuz eta emanez kultura, talentuan sinistuz, elkarbizitzari leku eginez.

Página 1 de 212