LANBIDEKO PRESTAKUNTZA EKINTZAK

LANBIDEKO PRESTAKUNTZA EKINTZAK

Azken hiru urteotan Zornotzako Hezkuntza Zentrua kudeatu diogu Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Zerbitzuari. Gure irizpide nagusia gazteei lanaren mundurako sarbidea zabaltzea da, bai, baina teknikaren alorreko gaitasunak ez ezik balioak ere landuz, balioon artean izanik lanean erantzunkizunez jardutea, konpromezuz eta taldean lan eginez eta kritikoak izaten jakinez. Zornotzako Zentroan, hain zuzen ere, hiru lan arlotako eskakizunak lantzen ditugu:

  • Lorezaintza eta Baratzezaintza
  • Elektrizatea
  • Igeltserotza

Zentroan Bizkaira beste etorkizun baten bila datozen gazteen itxaropen eta asmoetako batzuk behintzat bete daitezen lan egiten dugu. Horretarako, etorkizun hobe bat lantzeko eta besteen aldean gutxietsiak eta baztertuak izan ez daitezen ere, hezkuntzarena ezinbestez urratu behar den bidea da.

Lanbide (Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua) erakundearentat taxutua, kudeatua eta ebaluatua.