LANARI BEGIRA

LANARI BEGIRA

Bizkaira nagusirik gabe datozen adin txikikoen atzerritarren inguabarrak aztertu ondoren premiazko iritzi genion Lanari Begira egitasmo hau lantzea eta burutzea, pertsona horiek lanaren munduan eta gizartean beren lekua egin eta izan dezaten.

Horretarako adin txikikoei, banaka, Lan Orientatzailea jartzen zaie alboan, bakoitzak bere lan-ibilbibidea taxutu dezan:

  • Orientatzaileak lagundu egiten dio gazteari, horren hezkuntza prozesuan hartu beharreko erabakien nondik norakoetan orientatuz.
  • Lan munduan murgiltzeko prozesuan elkarrekin batera doaz.
  • Bizkaiko Lanbide Hezkuntza Zentroetako bakoitzaren eskakizunen berri ematen diete, eta horiek ulertzen laguntzen.
  • Bakoitzak hautatu duen zentroan sartzeko matrikula egiten diete.

Landalanek sortu eta kudeaturiko egitasmoa.