MUSIKETXEAK

MUSIKETXEAK

EHME Europa mailan bultzaturiko proiektu soziomusikal garrantzitsua da, kultura kudeatzeko eredu berri bat sustatzen du, eta lau ardatzetan oinarritzen da: PRESTAKUNTZA, SORMENA, ERAKUSKETA eta ZABALKUNDEA.

Apostu egiten dugu musikaren IKERKETA, GARAPENA eta BERRITZEAREN alde, programa, ekintza eta jardueren antolaketaren bidez, horretarako bereziki prestatuta dauden espazioetan.

Erakunde publiko eta pribatuen arteko harremanetan ere, partaidetzaren eredua erabiltzea proposatzen dugu. Hiri gehienetan jadanik existitzen diren azpiegituren osagarri izatea du helburu, baita entrenatzeko espazio edo gunea, etorkizuneko artisten kantera, hain zuzen.

Musiketxeak 2011 urtean jaio zen 4 eragile kulturalen bat egitearen ondorioz: Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea. Zabalik dagoen sarea da Musiketxeak, eta 3 helburu nagusi ditu:

1. Zuzeneko musikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea.

2. Euskal Herriko musikari berrien harrobi sendo bat eratzea.

3. Artista hauen egitasmoak zabaldu eta ikusgai egitea.