“Eskadi Suena…en Madrid” jaialdia

"Eskadi Suena...en Madrid" jaialdia

Emankorren gure kulturagatik beti apustu egin dugu. Horrela “Euskadi Suena…en Madrid” jaialdia jaiotzen da. Gure mugetatik kanpo euskal sortzaile eta musika-eszenari ikuspena emateko asmoz.

“Euskadi Suena…en Madrid” jaialdia 2014ko urriaren 16 eta azaroaren 20a bitartean ospatuko da Madrilgo La Noche en Vivo-ko aretoetan.

“Euskadi Suena…en Madrid” Emankor Sarea Elkarteak bultzatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutua eta Madrilgo La Noche en Vivo elkartearen kolaborazioarekin eta Kutxabank-en babesarekin.

Era askotako programazioa duen jailadi bat da. Edizio honetan hurrengo talde hauen emanaldiak izango ditugu: Oreka Tx, Jainko Txiki eta Jostalari Hura (5 artista euskaldunen ikuskizuna: Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde), Willis Drummond, Travellín´Brothers, Ainara LeGardon eta Tania de Sousa. Batez ere musika eta zarata egin nahi dugun arren, beste adierazpen kultural batzuk ere bere lekua izango dute bertan, hala nola; liburuen aurkezpenak, erakusketak, etab.

www.euskadisuena.com

facebook

@euskadisuena