Prince-ren baxujole oiha, frantziatik heldutako bi baserritar, David Bowie-ri omenaldia, eta luxuzko embaxadore bat!

Captura de pantalla 2016-02-24 a la(s) 10.24.22

25 urte dituelarik Eurythmics-eko Dave Stewart, Prince, John Mayer edo Glee bezalako artistekin ibilitakoa dugu Nik West. Inoiz baino indartsuago datorkigu abeslari, baxujole eta konposatzaile Arizonarra bere funk rock elektrikoarekin. Gainera, The Inspector Cluzobaserritar gaskoiak harrituta utziko gaituen rock klasifika ezinarekin datozkigu.

Mundaka Festivalean gauza bereziak gertatuko dira. David Bowie, hurrengo taldearen influentzirik handienetarikoa izanik, eta honen jarraitzaileentzat urterik bereziena izanik,Capsula taldeak, 2012 urtean egin zuten bezala, “Dreaming of The rise and Fall of Ziggi Stardust and the Spiders from Mars” aurkeztuko digute.

Mamba Beat, hamarkada oso bat daramate Bilboko pop rock elektronikoan erreferentzia izaten eta Paint Me In Black!! lan berria aurkezten datoz! Haien zuzeneko indartsuak identifikatzen dituzten soinu elektroniko eta berehala harrapatzen gaituzten estribillodun 10 abesti. Eta adi Mocker´s taldearekin! Durangotik datozen gazte hauek, harrituko gaituzte haien Hard Blues eta iraganekoa ematen duen Rock&Roll-arekin.

Sorpresa gehiago ditugu! Aurten Mundaka Festival eta Viajes Amaiaren arteko kolaborazio lana dela eta, jaialdiaren inguruko esperientzia borobiltzeko pack turistikoak diseinatu ditugu. Hotela eta aktibitateren bat aukeratu…eta jaialdiaz topera gozatu!

Ez ahaztu Mundakan gaudela, surf munduan internazionalki ezaguna, horregatik Axi Muniain surflaria dugu luxuzko embaxadore gisa!

Beste urte batez, Itsasmendi Txakolina izango dugu jaialdian! Gainera, iaz bezala, Mundaka Festivalaren edizio mugatu eta etiketatze berezi bat egingo du.

Zure abonoa 55€tan lor dezakezu oraindik, egun gutxi batzutan bada ere, laster 60 €tan jarriko bait da! Gure webgunean www.mundakafestival.eus, baita Kutxabank-en webgune eta kutxazainetan, Ticketmaster, Fnac, Halcón Bidaiak eta Viajes Amaiaren bulego guztietan eskuragarri.

 

Informazio gehiago: www.mundakafestival.eus

Facebbok: www.facebook.com/mundakafestival/

Twitter: www.twitter.com/mundakafestival

Instagram: www.instagram.com/mundaka_festival/

Youtube: www.youtube.com/channel/UC909L2nhOJCdfnG44IKy0zg

 

2015EKO EDIZIOA

bandas 2 POR DIAS