hezithazia-eu
hezithazia-eu

Hezkuntzak hiritar hobeak egiten gaitu. Hezithazia ideia horrexen zerbitzura sortua da. Gure buruari zein tresna ematen dizkiogun, tresnoi esker jabetuko gara inguruan dugunaz eta izango gai gara errealitate berriak sortzeko eta etorkizunean izan ditzakegun erronkei egoki erantzuteko. Hezkuntza lanabesez eta tresnez beteriko lantegia da. Barrura sartu eta gero bakoitzak bereak hartuko ditu. Askatasunez. Ausardiak, premiek edota jakingurak zirikaturik, hori bai. Ez baitago norberaren baitan gorderik diren gaitasunei bide emateko modu hoberik.

 

  • “Ideien lantegia. Lantegian langai ditugu bertara datozen asmo guztiak, asmo bakoitza egitasmo bilakarazten dugu eta egitasmoz egitasmo langai berrien bila segitzeko gogoa suspertzen zaigu.
  • Gure lantegia hezkuntzaren eremuko pasaia berriak sortu eta elkarrekin lantzeko leku zabala da. Pertsonen talentua da gure lanabes nagusia, eta guztion artean osatzen dugun horixe da lantegiari bizia ematen dion motorea.
  • Sareak sortzea da lantegiaren zeregin nagusia, hots, esperientziak eta ezagutzak elkarri helarazteko transmisio hariak behar bezala jostea.
  • Sortzen eta eraikitzen jarraitzeko lekua.
  • Pertsonen desirei hegalak josteko lekua, sormenez hegan egiten ikastekoa. Horretarako bideak bilatu gura ditugu, eskarmentutik eta ekintzetatik ikasiz.
  • Beste edozein lantegi bezala, abangoardien leku eta matxinadaren esparrua ere bada.

Zerbitzuak